Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Azaroak 7

Parlamentarien eta Unibertsitateko ikasleen arteko topaketak

Parlamentarien eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen arteko topaketak ospatu dira gaur Nafarroako Parlamentuan, Legebiltzarrak eta Unibertsitateak izenpetuta daukaten hitzarmenean jasotako jardueren markoan.

 

Topaketetan talde parlamentario edo foru parlamentarien elkarteetako kideek parte hartu dute, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbideko eta Zuzenbide eta EZ Gradu bikoitzeko berrogeita hamar ikasle baino gehiagok.

 

Nafarroako Parlamentuko jarduerari buruz hitz egin dute, eta parte hartzaileek egoera probestu dute gaurkotasun politikoari buruzko galderak egiteko.

 

Topaketetan parte hartu duten parlamentariak izan dira Javier Esparza (UPN), Koldo Martínez (Geroa Bai), Maiorga Ramírez (EH Bildu), María Chivite (PSN) eta Laura Pérez (Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai).