Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Irailak 16

Parlamentuak adierazpen bat onetsi du, zeinaren bidez bat egiten baitu Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko irailaren 16an

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde Iglesiasek aurkeztutako adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak 2019ko irailaren 9an egindako bilkura arruntean erabaki zuen Alzheimerra eta bestelako dementziak dauzkaten pertsonen senitartekoen Nafarroako Elkartearekin bat egitea, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna “Alzheimer #EVOLUCIÓN” goiburuarekin ospatzeko.