Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Abenduak 9

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du abenduaren 10ean ospatuko den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren karietara

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko abenduaren 9an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du abenduaren 10ean ospatuko den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren karietara. Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu dute; Navarra Sumak 5. puntuaren aldeko botoa eta 1.aren aurkakoa eman du eta abstenitu egin da 2., 3. eta 4. puntutetan. PSNk 2. 4. eta 5. puntuen aldeko botoa eman du eta abstenitu egin da 1.ean eta 3.ean.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du operazio humanitario bat abiaraz dadin Mediterraneoan, gerratik eta indarkeriatik ihesi itsasoko hainbat bide erabiltzen dituzten pertsonen oinarrizko beharrizanei erantzunen diena.

 

2. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du hirugarren herrialdeekiko laguntzarako baldintza izan dadin beren erakundeak egiaz demokratizatzea, halako moduan non giza eskubideak betetzen dituztela bermatuko baita.

 

3. Nafarroako Parlamentuak kasuko erakundeak (Espainiako Gobernua eta Europar Batasuna) animatu nahi ditu berma dezaten GKE-en itsasontziek eraginkortasun handiagoz egin ahal izatea lan humanitarioa, bizirik dirauten pertsonen sufrikarioa gutxituta.

 

4. Nafarroako Parlamentuak babestu egiten du estatuan nahiz Europan egiten den migrazio politika elkartasunean eta giza eskubideekiko errespetuan oinarrituta egitea”.