Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, babesa eta elkartasuna adierazten dizkio Bartzelonako Udalari sexu- eta genero-aniztasunari arreta emateko udal zerbitzuak jasandako erasoa dela-eta
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko otsailaren 4an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak babesa eta elkartasuna adierazten dizkio Bartzelonako Udalari sexu- eta genero-aniztasunari arreta emateko udal zerbitzuak jasandako erasoa dela-eta. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak:
1. Babesa eta elkartasuna adierazten dizkie Bartzelonako Udalari eta sexu- eta genero-aniztasunaren arloko udal zerbitzu hau sortzeko lan egin duten hiriko LGTBI+ taldeei.
2. Eraso horren aurka herritarrek emandako erantzuna goresten du.
3. Lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du LGTBI+ politika publikoak bultzatzeko eta herritarrei zerbitzuak eta baliabideak eskaintzeko, hiri libre eta anitz bat sustatze aldera”.