Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Apirilak 9

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez babesten baitu “Altsasu Gurasoak” taldeko familiek deitutako manifestazioa

Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkuran onetsia. 2018ko apirilaren 9an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babesten baitu “Altsasu Gurasoak” taldeko familiek deitutako manifestazioa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezquerrak alde bozkatu dute; UPN, PSN eta PPNk aurka.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak babesten du “Altsasu Gurasoak” taldean bildutako familia ukituek eta "Altsasukoak Aske Herri Plataforma" babes-plataformak deitutako manifestazioa eta dei egiten die Nafarroako herritarrei bertan parte har dezaten. Manifestazioa heldu den apirilaren 14an, larunbata, 17:30ean eginen da Iruñean “JUSTIZIA. EZ DA TERRORISMOA” lelopean, giza eskubideekiko, askatasunekiko eta berme demokratikoekiko konpromisoa agertzeko xedez”.