Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urriak 1

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez bere elkartasuna adierazten baitie Boro LHri eta bere adierazpen eta informazio askatasuna baliatzean egindako ekitaldiengatik prozesu judizial bidegabeak pairatzen ari diren pertsonei

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urriaren 1ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten baitie Boro LHri eta bere adierazpen eta informazio askatasuna baliatzean egindako ekitaldiengatik prozesu judizial bidegabeak pairatzen ari diren pertsona guztiei. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak. UPNk 1. eta 3. puntuen alde eta 4. puntuaren aurka bozkatu du, eta abstenitu egin da 2.ean. PSNk 2., 3. eta 4. puntuen alde eta 1. puntuaren aurka bozkatu dute. PPNk 1. eta 4. puntuaren aurka bozkatu du, eta abstenitu egin da 2. eta 3. puntuetan.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Bere elkartasuna adierazten die Boro LHri eta bere adierazpen eta informazio askatasuna baliatzean egindako ekitaldiengatik prozesu judizial bidegabe, neurrigabe eta berme gutxikoak pairatzen ari diren pertsona guztiei.

 

2. Bere babesa helarazi nahi die beren jarduera –eta, horrenbestez, prentsa-askatasuna– erreprimitzen ari zaien hedabideetako profesionalei, horrela herritarren informazio-eskubidea ere ari delako mugatzen.

 

3. Berretsi egiten du kazetaritza kritikoarekiko eta adierazpen eta informazio askatasunaren balio konstituzionalekiko konpromisoa, demokraziaren oinarri baitira eta iritzi publiko aske bat osatzeko funtsezkoak”.

 

4. Espainiako Gobernua eta Diputatuen Kongresua berriz ere premiatzen ditu “Mozal Legea” indargabetu dezaten eta aurrerabidea egin dezaten askatasun publiko eta herritar-askatasun erabatekoak ezartzeko”.