Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez bere elkartasuna adierazten baitie 2016ko urriaren 15ean Altsasun eraso egin zitzaien bi guardia zibilei eta haien bikotekideei
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urriaren 15ean
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten baitie 2016ko urriaren 15ean Altsasun eraso egin zitzaien bi guardia zibilei eta haien bikotekideei. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
Adierazpenaren alde botoa eman dute UPNk, PSNk, PPNk eta I-Ek. Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik aurka bozkatu du. Geroa Bai abstenitu egin da adierazpenaren lehenengo puntuan eta alde bozkatu du bigarrenean. EH Bildu Nafarroak lehen puntuaren aurka eta bigarren puntuaren alde bozkatu du.
Adierazpenak honako hau dio:
“1.- Nafarroako Parlamentuak bere estimua eta elkartasuna adierazten dizkie eraso egin zitzaien guardia zibilei eta haien bikotekideei, bai eta halako gertakaririk berriro ez izateko nahia ere.
2.- Nafarroako Parlamentuak aldeztu eta sustatzen du adierazpen eta pentsamolde askatasunean, desberdinarekiko tolerantzian eta norbanakoaren eskubideen errespetuan oinarrituriko gizarte bat”.