Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, bere elkartasuna adierazten die Sahara Mendebaldeko lurralde okupatuetatik botatako ekintzaileei
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko otsailaren 11n
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten die Sahara Mendebaldeko lurralde okupatuetatik botatako ekintzaileei. “Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten die Sahara Mendebaldeko lurralde okupatuetatik botatako ekintzaileei.
2. Nafarroako Parlamentuak Marokoko Erresumari exigitzen dio Sahara Mendebaldeko lurralde okupatuetan giza eskubideak zorrotz errespetatzeko eta sahararrek pairatzen dituzten eskubide-urraketak bukatzeko.
3. Nafarroako Parlamentuak Europar Batasunari berriz ere exigitzen dio Marokoko Erresumarekiko Lehentasunezko Akordioan giza eskubideak errespetatzeari dagokionez ezarritako klausula betearaz dezan.
4. Nafarroako Parlamentuak erakunde publikoak premiatzen ditu laguntza solidario eta humanitarioa areagotu eta ematen jarrai dezaten, hala Tindufeko kanpalekuetako errefuxiatuei nola lurralde okupatuetako sahararrei.
5. Nafarroako Parlamentuak aitortu eta aldeztu egiten du Saharako herriarekiko elkarte solidarioek egindako lana, bai eta Fronte Polisarioaren Nafarroako Foru Komunitateko ordezkaritzak egindako lana ere”.