Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urriak 29

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez errefusatu egiten baitu ikasgeletan doktrinatzeko saiakera oro

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urriaren 29an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten baitu ikasgeletan doktrinatzeko saiakera oro. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du ikasgeletan doktrinatzeko eta pentsamendu bakarra inposatzeko saiakera oro”.

 

UPNk, PSNk, PPNk, eta I-Ek alde bozkatu dute; Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, berriz, aurka.