Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Martxoak 5

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, Espainiako Gobernuari eskatzen dio bertan behera utz dezan armen salmenta eta ez dezan baimenik eman Saudi Arabiari armak saltzeko

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean opnetsia. 2019ko martxoaren 4an

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio bertan behera utz dezan armen salmenta eta ez dezan baimenik eman Saudi Arabiari armak saltzeko. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpen instituzionalaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak; Unión del Pueblo Navarro eta Nafarroako Alderdi Sozialista abstenitu egin dira eta Nafarroako Alderdi Popularrak aurkako botoa eman du.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio bertan behera utz dezan armen salmenta eta ez dezan baimenik eman Saudi Arabiari Yemengo gatazkan erabil ditzakeen armak saltzeko, iturri fidagarri eta zintzoetatik datorren informazioa dagoen bitartean edo arrisku nabarmena dagoen bitartean arma horiekin nazioarteko zuzenbidea, giza eskubideak edo nazioarteko zuzenbide humanitarioa larriki urratzeko, horien urraketa errazteko edota erabilera horretarako desbideratzeko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak eskatzen dio Parlamentuko Lehendakaritzari erabaki hau igortzeko Espainiako Gobernuko lehendakariari eta lehendakariordeari, bai eta Kanpo Arazo, Europar Batasun eta Lankidetza Ministerioari, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari, Defentsa Ministerioari, Barne Ministerioari, Ogasun Ministerioari eta Espainiako Estatuaren arma merkataritza arautzen duen ministerioarteko batzordeko buru den Merkataritzako estatu idazkariari ere”.