Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urtarrilak 22

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez espetxealdi iraunkor berrikusgarria indargabetzearen alde egiten baitu

Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urtarrilaren 22an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak espetxealdi iraunkor berrikusgarria indargabetzearen alde egiten baitu. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek proposamenaren alde eman dute botoa; UPN, PSN eta PPNk, berriz, aurka.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du espetxealdi iraunkor berrikusgarria, PPk Zigor Kodearen 2015eko bere erreforman sartutakoa, zeren eta birgizarteratze-printzipioaren eta Konstituzioaren 15. artikuluan jasotako zigorren humanizazioaren printzipioaren aurkakoa baita.

 

2. Nafarroako Parlamentua espetxealdi iraunkor berrikusgarriaren figura ordenamendu juridikoan indargabetzearen alde dago”.