Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Urtarrilak 21
Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez gaitzetsi egiten baitu Rozalejoko Markesaren jauregia legez kontra berriro okupatu izana
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko urtarrilaren 21ean
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baitu Rozalejoko Markesaren jauregia legez kontra berriro okupatu izana. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
UPNk, Geroa Baik, PSNk eta PPNk alde bozkatu dute; EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek, berriz, aurka.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du Rozalejoko Markesaren jauregia legez kontra berriro okupatu izana, eraikin hori Nafarroako Gobernuarena baita eta, horrenbestez, nafar guztiena”.