Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen helburuekiko eta edukiarekiko konpromisoa berresten baitu
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko otsailaren 25ean
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen helburuekiko eta edukiarekiko konpromisoa berresten baitu. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; UPNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen helburuekiko eta edukiarekiko konpromisoa berresten du, eta sexu- eta genero-aniztasunari buruzko prestakuntzaren, sentsibilizazioaren eta ikusgarritasunaren aldeko apustua egiten du, horiek baitira tresna egokienak LGTBfobiaren aurka borroka egiteko eta egiazko berdintasuna lortzeko.
2. Nafarroako Parlamentuak tamalgarritzat jotzen du zenbait indar politikoren arduragabekeria, zalantzan jartzen baitute legea betetzea sexu- eta genero-aniztasunari dagokionez, eta adierazten du gaitzesten dituela Alderdi Popularreko parlamentariaren hitz argiro mespretxuzkoak, eta eskatzen dio esandakoa publikoki zuzentzeko.
3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua bultzatzen du jarrai dezan LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legean ezarritakoa garatzen.