Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, Nafarroako irakaskuntza publikoaren garapenarekiko konpromisoa agertzen du, kalitatezko hezkuntza ekitatibo eta inklusiboaren bermea baita
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko urtarrilaren 21ean
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako irakaskuntza publikoaren garapenarekiko konpromisoa agertzen du, kalitatezko hezkuntza ekitatibo eta inklusiboaren bermea baita. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda Ezkerra foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, Nafarroako Alderdi Sozialista eta I-Ek aldeko botoa eman dute. PPNk 1. puntuaren alde bozkatu du eta 2. puntuan abstenitu da.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak babesten ditu legezko, antolakuntzako eta curriculumari buruzko neurri oro guztientzako kalitatezko hezkuntza, desberdintasunak konpentsatzen dituena, hezkidetza lantzen duena eta ez baztertzailea lortzeko bidean aurrera egiteko badira.
2. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du Nafarroako hezkuntza publikoaren garapenarekin, kalitatezko hezkuntza ekitatibo eta inklusiboaren bermea baita.