Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, Nafarroako memoria historikoaren elkarteen lana balioesten eta aldezten du
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko martxoaren 25ean
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako memoria historikoaren elkarteen lana balioesten eta aldezten du. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako memoria historikoaren elkarteen lana balioesten eta aldezten du; bereziki, heldu den apirilaren 1ean Iruñeko hilerrian ehortziko diren berrogei pertsonaren gorpuzkiak berreskuratzeko egindakoa.
2. Nafarroako Parlamentuak berriro dio aldeztu egiten duela Nafarroako Gobernuak bide-bazterretan eta hilobietan galduta jarraitzen duten gorpuzkiak berreskuratzeko lan egiten jarrai dezan, bai eta 40 pertsona horien gorpuzkiak nahiz oraindik ere identifikatu gabe daudenenak norenak diren jakiteko ere”.