Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, Pobreziaren aurkako Ideia Bikainak kanpainarekin bat egiten du
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko urtarrilaren 21ean
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Pobreziaren aurkako Ideia Bikainak kanpainarekin bat egiten du. Adierazpena UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Adierazpenak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak Pobreziaren aurkako Ideia Bikainak kanpainarekin bat egiten du eta Parlamentuko Mahaiari proposatzen dio beharrezkoak diren izapideak egin ditzan adierazpena ofizialki sinatzeko.
2. Nafarroako Parlamentuak talde politiko, gizarte eragile eta herritarrak oro har animatzen ditu adierazpena sina dezaten eta kanpainan lagundu dezaten pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko balio dezaketen ideiak proposatuz”.