Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez pozez hartzen baitu enpresei eta giza eskubideei buruz Nazio Batuen hitzarmen lotesle bat taxutzeko hasitako lana
Mahaiaren eta Eledunen Batzarra. 2018ko urtarrilaren 28an onetsia
- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak pozez hartzen baitu enpresei eta giza eskubideei buruz Nazio Batuen hitzarmen lotesle bat taxutzeko hasitako lana. UPN, Geroa Bai, EH Bildu eta PSN talde parlamentarioek eta PPNko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak pozez hartzen du enpresei eta giza eskubideei buruz Nazio Batuen erakundearen itun lotesle bat taxutzeko hasitako lana, ustez enpresen erantzukizun soziala areagotzea –baita jantzigintzako sektorearena ere– ekarriko baitu.
Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Europako Parlamentuaren eskariarekin, zeinaren bidez Europako Batzordeari eskatu baitio diligentzia egokiari buruzko betebeharrei buruzko legeria loteslea aurkez dezan jantzigintzako sektoreko hornidura-kateentzat.
Nafarroako Parlamentuak azpimarratu egin nahi du legeria-proposamen horrek bat etorri behar duela jantzigintzako eta zapatagintzako sektoreko diligentzia egokiari buruz ELGEk emandako jarraibide berriekin, Europar Batasunera inportatzen duten enpresa multinazionalentzako ELGEk emandako jarraibideekin, LANEk hornidura-kateetako lana duinari buruz emandako ebazpenekin eta giza eskubideen, eskubide sozialen nahiz ingurumen-eskubideen arloan nazioartean adostutako arauekin”.