Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Ekainak 4

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Turkiako Errepublikari eskatzen baitio Taner Kiliç aske utz dezan eta auzipetutako giza eskubideen defendatzaileen aurkako karguak erretira ditzan

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko ekainaren 4an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Turkiako Errepublikari eskatzen baitio Taner Kiliç aske utz dezan eta auzipetutako giza eskubideen defendatzaileen aurkako karguak erretira ditzan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpen instituzionalaren aldeko botoa eman dute Unión del Pueblo Navarrok, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak, eta Nafarroako Alderdi Popularra abstenitu egin da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Turkiako Errepublikaren Espainiako Enbaxadari eskatzen dio bere herriko agintariak premia ditzan:

 

- Taner Kiliç berehala eta baldintzarik gabe aske utz dezan.

 

- Auzipetutako giza eskubideen hamaika defendatzaileen aurkako kargu guztiak erretira ditzan: Taner Kiliç, ldil Eser, Günal Kurşun, Veli Acu, Özlem Dalkiran, Nalan Erkem, Ali Gharavi, Peter Steudtner, Ilknur Üstün, Nejat Taştan eta Şeyhmus Özbekli.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio ekintza diplomatikoak areagotu ditzan arestian aipatutako helburuak lortze aldera”.