Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Otsailak 11

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez,zorionak eman nahi dizkio Emakume Sahararren Batasun Nazionalari, 2019ko otsailaren 23an eta 25ean “Askatasunerantz” goiburuan eginen den biltzarra egiteagatik

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko otsailaren 11n

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak zorionak eman nahi dizkio Emakume Sahararren Batasun Nazionalari, 2019ko otsailaren 23an eta 25ean “Askatasunerantz” goiburuan eginen den biltzarra egiteagatik. Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak zorionak eman nahi dizkio Emakume Sahararren Batasun Nazionalari, 2019ko otsailaren 23an eta 25ean “Askatasunerantz” goiburuan eginen den biltzarra egiteagatik.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aitortu egiten du Emakume Sahararren Batasun Nazionalak 45 urte hauetan egindako lan handia, xede duena emakumeen parte-hartzea areagotzea eta hobetzea saharar gizartearen esparruetan.

 

3. Emakume Sahararren Batasun Nazionala erreferente politikoa da Nafarroako Parlamentuarendako, emakumearen emantzipazioaren aldeko lanari eta Saharako herriaren autodeterminazioari dagokienez.

 

4. Nafarroako Parlamentuak berriro dio Saharako gatazkan konponbide baketsu, negoziatu, justu eta Saharako herriaren autodeterminazio eskubidea bermatuko duena lortu beharra dagoela, Nazio Batuen ebazpenetan esaten den bezala.

 

5. Adierazpen hau Emakume Sahararren Batasun Nazionalari igorriko zaio”.