Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Ekainak 10

Parlamentuak Alicia Chicharro, Guillermo Barrios eta Patricia Moreno izendatu ditu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Sala Zibil eta Penaleko magistratu-lanpostu bat betetzeko hautagai gisa

Patricia Morenoren hautaketak bigarren bozketa bat behar izan du, Navarra Sumak aurkeztutako Ruiz de Erenchun eta Eguskiza hautagaiekin hogeina botoko berdinketa hirukoitza lortu ostean

Parlamentuaren Osoko Bilkurak Alicia Chicharro, Guillermo Barrios eta Patricia Moreno hautatu ditu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Sala Zibil eta Penaleko magistratu-lanpostu bat betetzeko zerrendarako hautagai gisa.

 

Alicia Chicharro Lázarok, PSNk, Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztuta, 30 boto lortu ditu. Guillermo Barrios Baudorrek, PSNren hautagaiak, 21 boto.

 

PSNk, Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguren hautagaia ere izan den Patricia Moreno (30 boto) aukeratzeko bigarren bozketa egin behar izan da, Navarra Sumak aurkeztutako hautagaiekin, Maria Angeles Eguskiza Balmasedarekin eta Eduardo Ruiz de Erenchunekin batera, berdinketa hirukoitza lortu ostean.

 
Maria Jose Beaumont EH Bilduren hautagaia baztertu egin dute lehen bozketan, 19 boto baino ez baititu lortu.

 

Boto-paperen bidezko isilpeko bozketa batez egin da hautaketa, boto-paper bakoitzean hiru izen idazteko aukerarekin. Arauek eskatzen zuten bezala, boto gehien lortu dituzten hautagaiak aukeratu dira.

 

Alicia Chicharro NUPeko irakasle eta doktorea da, Nazioarteko Zuzenbidea, Europar Batasuneko Zuzenbidean eta Nazioarteko Harremanetan aditua.

Guillermo Barrios Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzenbideko katedraduna da.


Patricia Moreno Zigor eta Espetxe Zuzenbidean aditua da.