Noiz argitaratua Ostirala, 2014.eko Ekainak 13

Parlamentuak América 66 Erregimenduaren lana aitortzen duen ebazpena onetsi dute

250. urteurrenaren harira eta, bereziki, nazioarteko misioetan bakea mantentzeko, berregituraketetarako eta laguntza humanitarioa emateko operazioetan parte hartzeagatik

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak “Foru Komunitatean egoitza duen ‘América 66’ Mendiko Ehiztarien Erregimentuaren 250. urteurrenaren harira, hura osatzen duten jaun-andreei eta Indar Armatuen talde osoari eskerrak eman nahi dizkie Espainiako 1978ko Konstituzioko aginduei jarraiki burutu duen lanagatik eta, bereziki, nazioarteko hainbat misiotan Nazioarteko Komunitatearen babesaren pean bakea mantentzeko, berregituraketetarako eta laguntza humanitarioa emateko operazioetan parte hartzeagatik”.

Onetsi den ebazpena Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak eta ekimenaren titular PPNk adostu duten in voce zuzenketa baten ondorio da, eta “Defentsako Ministerioari eta Nafarroako Komandantzia Militarrari hitzarmen honen berri ematea” jasotzen du.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen jatorrizko ebazpenak defendatzen du Parlamentuak urteurrenaren ospakizunarekin bat egin dezan “Foru Komunitatearen herri-subirotasunaren ordezkari legitimoa den aldetik; izan ere, espainiarrok oro har, eta nafarrok, bereziki, geure buruari eman diogun erregimen demokratikoa sendotzen ere laguntzen du ‘América 66’ erregimentuak, Nafarroan egonda”.

Testuinguru horretan, adierazten nahi omenaldia egin nahi diela “infanteriako tenienteorde Francisco Casanova Vicente jaunari –terrorismoaren biktiman- eta sarjentu Juan Antonio Abril Sánchez jaunari- nazioarteko misio batean hila-, “América 66” mendi-ehiztarien erregimentuko kide izan baitziren, bai eta zerbitzuko eginkizunetan hildako beste kide batzuei ere”.

“America 66” Mendiko Ehiztarien Erregimendua, Aitzoaineko kuartelean egoitza duena, Nafarroan egonkorra duen tripulazio militar nagusia da.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 68. zk., 2014-05-23koa)