Parlamentuak astearte honetan Aldeas Infantiles erakundearen Osoko Bilkura ospatuko du eta Martzilla eta Iruñeko ikasleek parte hartuko dute
Unai Hualderen lehendakaritzapean eta talde parlamentarien ordezkarien aurrean, desberdintasunak murrizteari eta hiri eta komunitate jasangarriak eraikitzeari buruz eztabaidatuko dute
Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria izango da astearte honetan (11:00, Osoko Bilkuren aretoan) Aldeas Infantiles erakundearen Osoko Bilkuraren buru. Abraza tus valores hezkuntza-programaren esparruan, dibulgaziozko saioa izango da, eta San Bartolomé (Martzilla) eta San Juan de la Cadena (Iruñea) ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute.
Saioan zehar, Garapen Jasangarriko bi Helbururekiko (desberdintasunak murriztu eta hiri eta komunitate jasangarriak eraiki) elkartasunaren balioa sustatzeari buruzko ebazpen-proposamenen eztabaida eta bozketari ekingo diote, eta boto gehien jaso dituena izanen da diputatu txikiek praktikara eramateko aukeratuko dutena.
Ikasleen bozeramaileek proposamenak azalduko dituzte Legebiltzarreko talde guztietako ordezkarien aurrean, ohi bezala bilkurara gonbidatu baitituzte.
Ekitaldian parte hartuko dute Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak eta María del Mar Líndez, SOS Aldeas Infantiles erakundeko zuzendariak.