Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Martxoak 1

Parlamentuak astearte honetan, hilak 5, Osoko Bilkura Sozial bat ospatuko du, olatu feminista desberdine Nafarroan izandako inpaktuaren analisian oinarrituta

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, feminismoaren ildo desberdinetako ordezkariek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean emandako aurrerapausoak aztertuko dituzte

Datorren martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko denez gero, Nafarroako Parlamentuak astearte honetan, hilak 5, eztabaida bat burutuko du (18:30, Osoko Bilkuren Aretoan) historian zehar egon diren olatu feministek Nafarroan izan duten inpaktuari buruz.

 

Saioari Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak emango dio hasiera, eta Nafarroako Gazte Parlamentuko Lehendakariarekin, Andrea San Martínekin batera, adierazpen instituzional bat irakurriko dute, bi erakundeen artean landu eta onetsi dena.

 

Jarraian, Pilar Bobes, Rut Iturbide eta Amparo Viñuales adituek hitza hartuko dute, ikuspegi akademikotik asoziazionismoari, dibulgazioari eta landa eremuari buruz.

 

Ondoren, Kari Jerezek, Nora Gómezek eta Fátima Djarak euren borroka feministaren esperientzia azalduko dute, arraza esparruan, LGTBI-LBT eta zaintzen esparruan. Hauen ondoren, Klown batek bilkuran zehar mahai gainean jarri diren gaien “klownklusioak” azalduko ditu umorearen bidez.

 

Ekitaldia Ana Cordobések gidatuko du.

 

Hitz hartzeak amaitzen direnean, eztabaida ireki bat burutuko da, ekitaldira hurbiltzen diren pertsonek parte hartu ahal izateko eta euren iritzi, balorazio edo ikuspegiak elkarbanatu ahal izateko.

 

Ekitaldia Parlamentu Irekia ekimenaren barnean kokatzen da, interes sozialeko herritarren ekimenei bide emateko programaren barnean, eta kasu hnetan, Parlamentuaren Berdintasun Planean 2016-2019 zehaztutako ekintzetako bat da, genero ikuspegia ikustarazteko helburuarekin.

 

Bertaratu nahi izatekotan izena eman dezakezu 948 209 209 telefonoan edo hurrengo estekaren bidez:

 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfj-iNUL8ilac-sbPr-6HllVLmue8SNOtBJkP4wXvcocruKnQ/viewform