Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Apirilak 1

Parlamentuak astearte honetan Sanfermines 78 Gogoan elkartearen ‘Argazkiak Lekuko. Memoria gráfica contra la impunidad’ erakusketa inauguratuko du

Testigantzek osatutako bilduma grafikoa da, 1978ko uztailan gertatutakoak berreskuratu, transmititu eta babesteko helburua duena

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak, astearte honetan, apirilak 2, Argazkiak Lekuko. Memoria gráfica contra la impunidad erakusketa inauguratuko du. 1978ko uztailan gertatutakoak berreskuratu, transmititu eta babesteko helburua du Sanfermines 78 Gogoan elkartearen erakusketak.

 

Pertsona anonimo eta hainbat argazkilari-kazetarik utzitako 28 argazkik, zenbait testigantzak eta hainbat elementu grafikok osatzen dute bilduma, 1978ko Sanferminetan gertatutakoari buruzko memoria osatuz.

 

Ekitaldia 12:00etan izango da Legebiltzarreko egoitzaren atalondoan.