Noiz argitaratua Asteartea, 2026.eko Martxoak 24

Parlamentuak asteazken honetan Aldeas Infantiles erakundearen Osoko Bilkura ospatuko du eta Tutera eta Funesko ikasleek parte hartuko dute

Unai Hualderen lehendakaritzapean eta Hezkuntza Batzordeko kideen aurrean, ingurune digitalean bizikidetzaren balioaz eztabaidatuko dute

Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria izango da asteazken honetan (11:00, Osoko Bilkuren aretoan) Aldeas Infantiles erakundearen Osoko Bilkuraren buru. Abraza tus valores hezkuntza-programaren esparruan, dibulgaziozko saioa izango da, eta Elías Terés (Funes) eta GMonte San Julián (Tutera) ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute.


Saioan zehar, ingurune digitalean bizikidetzaren balioari buruz eztabaidatuko dute buruzko ebazpen-proposamenak eztabaidatu eta bozkatuko dira, eta boto gehien jaso dituena izanen da diputatu txikiek praktikara eramateko aukeratuko dutena.


Ikasleen bozeramaileek proposamenak azalduko dituzte Legebiltzarreko talde guztietako ordezkarien aurrean, ohi bezala bilkurara gonbidatu baitituzte.


Ekitaldian parte hartuko dute Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak eta Pedro Puig SOS Aldeas Infantiles erakundeko zuzendariak.