Parlamentuak asteazken honetan Aldeas Infantiles erakundearen Osoko Bilkura ospatuko du eta Berbinzana eta Tuterako ikasleek parte hartuko dute
Unai Hualderen lehendakaritzapean eta talde parlamentarien ordezkarien aurrean, hezkuntzari, genero berdintasunari eta klimari buruz eztabaidatuko dute
Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria izango da asteazken honetan (11:00, Osoko Bilkuren aretoan) Aldeas Infantiles erakundearen Osoko Bilkuraren buru. Abraza tu valores hezkuntza-programaren esparruan, dibulgaziozko saioa izango da, eta Río Arga (Berbinzana) eta Monte San Julián (Tutera) ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute.
Saioan zehar, Garapen Jasangarriko hiru Helbururekiko (kalitatezko hezkuntza, genero-berdintasuna eta klimaren aldeko ekintza) elkartasunaren balioa sustatzeari buruzko ebazpen-proposamenen eztabaida eta bozketari ekingo diote, eta boto gehien jaso dituena izanen da diputatu txikiek praktikara eramateko aukeratuko dutena.
Ikasleen bozeramaileek proposamenak azalduko dituzte Legebiltzarreko talde guztietako ordezkarien aurrean, ohi bezala bilkurara gonbidatu baitituzte.
Ekitaldian parte hartuko dute Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak eta Pedro Puig, SOS Aldeas Infantiles erakundeko presidenteak.