Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Azaroak 27

Parlamentuak asteazken honetan ‘Eskubide guztiak guztiontzat’ erakusketa inauguratuko du

Migrazioen atzean dauden arrazoien inguruan hausnartzeko gonbitea luzatzen du Unai Beroiz eta Dabod Sánchezen argazkien bildumak

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak, asteazken honetan, hilak 28, Eskubide guztiak guztiontzat erakusketa inauguratuko du. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrenarekin bat eginez, migrazioen atzean daude arrazoien inguruan hausnartzeko gonbidapena egiten du argazki erakusketak.

 

Unai Beroiz eta Dabid Sánchezen 22 argazkik osatzen dute erakusketa.

 

Ekitaldia 12:00etan izango da Legebiltzarraren egoitzako atarian.