Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Abuztuak 31
Parlamentuak asteazkenean inauguratuko du ‘Emakumeak eta zaintzak. Iruñeko beste argazki-memoria bat’ erakusketa, Emakumeen Udal Kontseiluak sustatua
Nafarroako Parlamentuak asteazken honetan, hilak 1, inauguratuko du Emakumeak eta zaintzak. Iruñeko beste argazki-memoria bat erakusketa. Iruñeko Udalak sustatutako erakusketa da, Emakumeen Udal Kontseiluaren ekimenez, eta asmoa du kontzientziatzea genero desberdinkeriak proiektatutako irudiarekin duen loturari buruz.
Erakusketa 12:00etan irekiko da, Atalondoan, eta parte hartuko dute Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek, Iruñeko Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi María García Barberenak eta erakusketaren komisario Paco Rodak