Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Apirilak 29

Parlamentuak astelehen honetan inauguratuko du 'Menor Itsasoaren aldeko sinadura bat: argazkiak prozesuei' erakusketa

Nafarroako Parlamentuak asmotan du datorren astelehenean, maiatzak 2, inauguratzea Menor Itsasoaren aldeko sinadura bat: argazkiak prozesuei erakusketa, Ascensión Estefanía Sánchez-Guerrero artistarena.

 

Menor Itsasoaren inguruetako biztanleek ateratako argazkien eta bertako artista eta arte ederretako ikasleek egindako lanen erakusketa bat dugu, helburutzat daukana sinadurak biltzea Menor Itsasoari nortasun juridikoa emanen dion legegintzako herri-ekimen baterako, halatan babes handiagoa lortze aldera gaur den egunean desagertze-arrisku larrian dagoen ekosistema batentzat.

 

Erakusketaren abiatzea Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren eskutik eginen da, 12:00etan, Atalondoan. Ekitaldian halaber parte hartuko dute obren egile den Ascensión Estefanía Sánchez-Guerrero andreak eta erakusketako komisario Pedro Ortuño jaunak.