Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Apirilak 4

Parlamentuak atzera bota du Navarra Sumak Korrikaren "erabilera sektarioa" gaitzesteko egindako proposamena

Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, Nafarroako Parlamentuak denik eta arbuiorik erabatekoena adieraztekoa Korrikaren erabilera sektarioa dela-eta. Navarra Sumak aurkeztu du proposamena.

 

Navarra Sumak onetsi du PSNren proposamena, 4. Eta 5. Puntuak erretiratzekoa, baina Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek testuaren aurka bozkatu dute eta adierazpen proposamena ez da onetsi.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen errefusatuak honako hau zioen:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak denik eta arbuiorik erabatekoena adierazten du euskara babesteko ekitaldi bat, Korrika alegia, era sektarioan erabiltzeagatik, ETAko terroristak eta ezker abertzalearen aldarrikapenak goraipatzeko bai Nafarroan bai Euskadin.

 

2.- Korrikaren antolatzaileei eskatzen die edizio osoan zehar etengabeak diren gertakari horiek irmoki kondena ditzaten, erabat arbuia dezaten Korrikaren politizazioa eta konpromiso sendoa har dezaten neurriak hartzeko etorkizunean halakorik berriro ez gerta ez dadin.

 

 3.- Elkartasuna adierazten die ETAren biktima guztiei, publikoki adierazi baitute beren egonezina Korrikaren edizio honetan izandako ETAko terroristen gorazarre-ekintzak direla-eta, eta antolakuntzari eskatzen dio biktimei publikoki barkamena eskatu eta elkartasuna adierazi diezaien.

 

4.- Iragartzen du aurreko puntuetan jasotakoa ez bada argi eta zuzenean betetzen, Nafarroako Parlamentuak ez duela erakunde gisa parte hartuko Korrikaren hurrengo edizioetan.

 

5.- Edonola ere, konpromisoa hartzen du funts berekiekin ekitaldi horretan parte ez hartzeko ez bada legebiltzarreko talde guztien adostasunarekin.