Parlamentuak bat egiten du "España en libertad" izeneko ekimenarekin, Francoren diktadura gainditu izanaren 50. urteurrena ospatzeko
Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko otsailaren 6an
1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Espainiako Gobernuak sustatutako "España en libertad" izeneko ekimenarekin, “2025ean zehar diktadura gainditu eta gure demokrazia ezarri izanaren 50. urteurrena ospatzeko, eta Nafarroako Gobernua premiatzen du bere lan-plangintza ezartzen jarrai dezan, Espainiako Gobernuarekin lankidetzan, gure demokrazia eta eskubide eta askatasunen konstituzio-erregimena sendotzeko.
2.- Nafarroako Parlamentuak Frankoren diktadura aringarririk gabe gaitzesten du, Trantsizioa eta Espainian askatasunen konstituzio-erregimenaren ezarpena balioan jarriz.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSN eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa taldeek aldeko botoekin, UPN, EH Bildu, Geroa Bai eta PPNren abstentzioekin eta Voxen aurkako botoarekin onetsi da.