Noiz argitaratua Ostirala, 2014.eko Maiatzak 9

Parlamentuak bat egiten du LOMCEren aurka jarritako konstituziokontrakotasun helegiteekin

Ildo horretan Mahaiak eta Eledunen Batzarrak sinatu zuten hitzarmena berresten du eta /2013 lege organikoaren aurka Konstituzio Auzitegian jarritako helegite guztiak batzea eskatzen du

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek eta haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, adostu du gaur Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren Hitzarmena berrestea hartara Nafarroako Gobernua Konstituzio Auzitegian pertsonatu dadin Kataluniako, Kanarietako eta Asturiasko Printzerriko gobernuek, Kataluniako Parlamentuak eta Kongresuko 50 diputatu sozialista baino gehiagok Hezkuntzaren kalitatea hobetzeari buruzko 8/2013 lege organikoari (LOMCE), abenduaren 9koari, jarritako helegiteen atxiki gisa.

Aldi berean, honakoan ere Sozialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek hala eskatuta, Parlamentuak lege organiko horren kontra jarritako konstituziokontrakotasun helegite guztiak batzea eskatu du.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 42. zk., 2014-03-24koa)