Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Azaroak 28

Parlamentuak baztertu egin ditu Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Foru-lege proiektuari aurkeztutako hiru osoko zuzenketa

PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Contigo-Zurekin taldeen ezezko botoek zapuztu dute UPNk, PPNk eta Voxek politika fiskala dakarren testua Gobernuari itzultzeko egin duten ahalegina, eta Batzordean eztabaidatuko da

Gaur egindako osoko bilkuran, Parlamentuak baztertu egin ditu  Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Foru-lege proiektuari UPNk, PPNk eta Voxek aurkeztutako osoko zuzenketak. Gobernuak “etxebizitzaren alokairua, lehen sektorearen gaztetzea eta industriako berrinbertsioa” sustatzeko asmoz aurkeztu du proiektua.

 

UPNk, PPNk eta Voxek elkarri eman diote babesa proposamenetan, baina ez da aski izan Gobernua sostengatzen duen koalizio parlamentarioaren gehiengo osoaren aurrean.

 

Beraz, lege proiektua ez zaio Gobernuari itzuliko. Ekonomia eta Ogasun Batzordera eramanen da, eta han irizpena prestatzeko lanak izanen dira, abenduaren 13an. Ziurrenik abenduaren 19an aurkeztuko zaio irizpena Osoko Bilkurari, behin betiko eztabaida eta bozketa egiteko. Zuzenketa partzialak aurkezteko epea asteartean, hilak 26, amaitu zen. 26 zuzenketa erregistratu dira, honako hauek aurkeztuak: 11 UPNk, 11 PPNk, 1 EH Bilduk eta beste hiru PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek elkarrekin aurkeztuak.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztutako osoko zuzenketaren oinarrian dagoen ustea da Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Foru-lege proiektuak “egonkortzen duen politika fiskalak ez diela erantzuten Nafarroako gizarteak, oro har, dituen beharrizan nagusiei. Izan ere, EH Bilduk exijitzen duena hein batean onartuz, gizarte horri behartuta geratzen da PFEZagatik, ondareagatik edo sozietateengatik zerga gehien ordaintzen duena izatera”.

 

Onartu badu ere “hobekuntza txiki batzuk” sartu direla, esate baterako “sekula kendu behar ez ziren etxebizitzaren edo enpresa-berrinbertsioaren pizgarriak berrezartzea”,UPNk uste du “Gobernuak proposatzen duen eredu fiskala “errenta baxu eta ertainentzako zigorra” de eta izugarri garestia da familia, enpresa eta autonomoentzat”.

 

Eta bere ustez “lege-proiektuak ez du hobetuko lehiakortasun fiskala” eta, beraz, “ ez du jarduera ekonomikorik ez enplegurik sortuko”. Ez da zerga-arintze nabarmenik ikusten eta, gainera, okerrerako diskriminatzen du,  beste autonomia-erkidego batzuetan ordaintzen dituzten zergen aldean, etorkizunerako kaltean.

 

Eta horretaz gain, azaltzen denaren arabera, astungarri bat dago: zerga-erdu hori da PSNk “oposizioan zegoenean errefusatzen zuena”, eta orain “Gobernuko lehendakaritza bermatuta edukitzeko” onartu egiten duena, aintzat hartu gabe urteetan zehar zerga-esparrua “birplanteatzea” eskatzen duten elkarte edo kolektibo asko.

 

Ildo beretik, PPN talde parlamentarioak aurkeztutako osoko zuzenketaren oinarrian dagoen ustea da dokumentu kontinuista baten aurrean gaudela, “ez enplegua ez inbertsioa laguntzen ez duten neurriekin” eta “aski ez direnak zama fiskala arintzeko” eta “hazkundearen eta inbertsioaren sustapena zailtzen dutenak”.

 

PPNk bere konklusioak justifikatzen ditu hainbat azterlan konparaturen bidez, non lehiakortasunaren galeraren jatorritzat jotzen den “PFEZ zein ondarearen gaineko edo sozietatearen gaineko zergan” gizarte eta ekonomia arloko eragileen gehiengoak egin beharreko ahalegin fiskalean, non eta Foru Erkidegoan, 2024ko aurreikusten den Barne Produktu Gordina % 2,5ekoa baitu,  Espainiakoa (% 2,9) baina lau hamarren baxuagoa.

 

Baina bultzada galera hori egonda ere, Nafarroak badirau oraindik ere, Madrilekin eta bigarren postua kentzen dio Euskal Autonomia Erkidegoarekin batera, 2023ko lehiakortasun-triangeluan, adierazle onenekin.

 

Era berean, eta datu eta argudio bertsuak erabilita, Vox foru parlamentarien elkartearen esanetan legeak “betikotu eta larriagotu egiten ditu Nafarroako ekonomiaren egiturazko arazoak, ez dituelako betetzen bere helburu nagusiak: hazkunde ekonomikoa sustatzea eta zerga-sistema sinplifikatzea”.

 

Hori dela eta, adierazten da “herritarren nahiz enpresen gaineko zerga-tasak handitzen direla, eragin berezia sortuta ekintzaileen, autonomoen nahiz enpresa txiki eta ertainen kasuan, enplegua sortzeko eta ekonomia garatzeko oinarrizko hiru zutabe baitira, eta horrek murriztu egiten du Nafarroaren lehiakortasuna beste autonomia-erkidego batzuen eta Europako beste erregio batzuen aldean”.

 

Nafarroako Gobernua sostengatzen duten taldeek lege-proiektuaren oinarri diren printzipioak ekarri dituzte gogora eta abiapuntu edukita “etxebizitzarako eskubidea, enpresa-berrinbertsioa eta lehen sektoreko belaunaldi-berritzea” ezetsi egin dituzte, ñabardurak ñabardura, oposizioak aurkeztutako osoko zuzenketak.

 

Ildo horretatik, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin bat etorri dira “kohesio sozial eta politikoak” duen garrantzia azpimarratzean, zurrunbilo espekulatzaileari aurre egiteko, ezbaian jartzen baitu jende askok oinarrizko eskubidea den etxebizitza eskuratzea, horren zaintza utzita pizgarri fiskal batzuetara, alokairuko araubidean “prezioa geldiarazi eta eskaintza handitzeko” gogoarekin.

 

Pizgarriak industriara hedatuko dira (aparteko mozkinak berrinbertitzeagatiko % 100eko salbuespena), ikus-entzunezko sektorera (kenkaria % 35etik % 45era igotzen da), ibilgailu elektrikoak erostera (gutxitzearen muga handitzen da 3.000 eurotan, 35.000raino) eta lehen sektorera (7 milioi euro laguntza fiskaletan). Hala ere, PFEZa mutualistei itzultzeak baldintzatu egiten du lege-proiektua, aurreikusitakoaren arabera neurri fiskalek oro har hatzen dituzten 220 milioi horietatik 150 metatzen dituelako.