Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Irailak 26

Parlamentuak Cristina Ibarrola, Blanca Regúlez, Javier Lecumberri eta Adolfo Araiz hautatu ditu Nafarroako Gardentasun Kontseiluko kide izateko

Gardentasuna sustatzea helburu duen organo independenteaa da Kontseilua, publizitate aktiboaren arloko beharkizunak betetzen direla zaindu eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzen ditu

Nafarroako Parlamentuak Parlamentuak Cristina Ibarrola (Navarra Suma), Blanca Regúlez (Geroa Bai), Javier Lecumberri (PSN) eta Adolfo Araiz (EH Bildu) hautatu ditu Nafarroako Gardentasun Kontseiluko kide izateko, izan ere, Legebiltzarrak organo honetarako lau ordezkari hautatzeko eskubidea dauka.

 

Cristina Ibarrolak, Navarra Sumaren hautagaiak, 20 boto lortu ditu, Javier Lecumberrik (PSN) 11, Blanca Regúlezek (Geroa Bai) 9, eta Adolfo Araizek (EH Bildu) 9. EH Bilduren kasuan izan ezik, zeinari Podemos-Ahal guk eman dion botoa, gainerako kasuetan, boto kopurua talde bakoitzaren eserleku kopuruarekin bat etorri dira. Boto zuri bat erregistratu da, I-Erena.

 

Isilpeko bozketa bidez hautatu da senataria, txartelak erabiliz, eta parlamentari bakoitzak hautagai bakarra bozkatu du, ordezko batekin. Ordezkoak hurrengoak dira: Javier García (Navarra Suma), Jabi Arakama (Geroa Bai), Ainhoa Unzu (PSN) eta Maiorga Ramírez (EH Bildu).

 

Hautatuek Patxi Leuza (Geroa Bai), Laura Pérez (Podemos-Ahal Dugu), Guzmán Garmendia (PSN) eta Sergio Sayas (UPN) ordeztuko dituzte, 2016ko ekainaren 30ean izendatuak.

 

Osoko Bilkurak 2016ko apirilaren 21ean Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko 11/2012 Foru Legearen aldaketa bat onetsi zuen eta haren ondorioz sortu zen Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua. Organo independentea da, Gobernuaren publizitate aktiboaren arloko betebeharrak eta herritarrek Gobernuaren esku dagoen informazio publikoa jasotzeko duten eskubidea zaindu behar dituena.

 

Nafarroako Gardentasun Kontseiluaren eginkizunak dira, esaterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoko gainerako entitateek, baita bere lurraldean eta kasuko sektore publikoan sarturik dauden toki entitateek ere, informazio publikoa eskuratzearen arloan emandako berariazko edo presuntziozko ebazpenen kontra aurkezten diren erreklamazioen berri izatea.

 

Horrez gain, Kontseiluak Gardentasunaren arloan Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legea garatzen duten edo arlo horrekin loturik dauden arau proiektuei buruzko aginduzko txostenak eman beharko ditu.

 

Gainera, gardentasuna bete behar duten entitate eta erakundeek arlo horretan dituzten beharkizunak noraino aplikatu eta betetzen dituzten ebaluatzea; beharkizun horiek hobeki betetzeko gomendioak ere egiten ahalko ditu.

 

Nafarroako Parlamentuan memoria bat aurkeztu beharko du bere lanei buruz eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legean ezarritako xedapenen betetze mailari buruz.

 

Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakari titularra Nafarroako Parlamentuak izendatuko du, lau urteko epe ez luzagarrirako, erabateko gehiengoaz.

 

Parlamentuak hautatutako lau kideez gain, Kontseilua osatzen dute Gardentasunaren arloko eskumena duen departamentuaren ordezkari batek, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko hiru ordezkarik, Nafarroako Kontseiluaren ordezkari batek, Kontuen Ganberaren ordezkari batek, Nafarroako Arartekoaren ordezkari batek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari batek.