Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Urtarrilak 23

Parlamentuak elkarretaratzea eta minutu bateko isilunea egin ditu azken erailketa matxista gaitzesteko

Osoko Bilkuran onetsitako erabakiari jarraituz, Nafarroako Parlamentuak bere gaitzespena adierazi du aste honetan hirugarren aldiz Parlamentuko egoitzaren atarian minutu bateko isilunea eginda

Unai Hualde Parlamentuko Lehendakariak, talde parlamentario guztietako ordezkariek eta Nafarroako Gobernuko kideek elkarretaratzea egin dute gaur Legebiltzarraren egoitzaren atarian atzo Granadan jazotako erailketa matxista gaitzesteko.

 

Osoko Bilkura saioa eten egin da elkarretaratzea burutu bitartean, eta 2016ko irailaren 17ko Osoko Bilkuran onetsitako ebazpenari jarraituz, bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute eraildako emakumea.

 

Aste honetan egiten den hirugarren elkarretaratze honen aurrean, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak adierazi du tamalez protesta hauek “ohitura lazgarri” bihurtzen ari direla.