Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Urtarrilak 7

Parlamentuak elkarretaratzea eta minutu bateko isilunea egin du azken erailketa matxista gaitzesteko

Osoko Bilkuran onetsitako erabakiari jarraituz, Nafarroako Parlamentuak bere gaitzespena adierazi du berriro Parlamentuko egoitzaren atarian minutuko isilunea eginda

Talde parlamentari guztietako ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur Legebiltzarraren egoitzaren atarian atzo Bartzelonan jazotako erailketa matxista gaitzesteko.

 

2016ko irailaren 17ko Osoko Bilkuran onetsitako ebazpenari jarraituz, parlamentariek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte eraildako bi pertsonak.

 

Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren ostean burutu da elkarretaratzea, zeinetan aho batez onetsi baita adierazpen instituzional bat, azaroan Orkoienen emakume batek jasandako sexu erasoa gaitzetsiz.