Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Maiatzak 3

Parlamentuak eraikinaren fatxada berrikusteko eta konpontzeko jarduketa bat onartu du

Vianako Printzea erakundearen argibideei jarraituz egoitzaren aurrealdearen egoera kontrolatu nahi da, narriadura handiagoak saihesteko eta arriskuak ekiditeko

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak ‘Construcciones Leache’ enpresari esleitu dizkio fatxada osoko harrizko guneak konpontzeko eta mantentzeko lanak, 17.500 euroko gehieneko zenbatekoarekin, eraikina egungo baldintzetan kontserbatuko dela bermatzeko.

 

Zehazki, jarduketa hau izango da: fatxada osoko harrizko eremuak berrikustea, sakabanatutako eta erortzeko arriskua duten zatiak kontu handiz kentzea eta dauden junturak eta pitzadurak konpontzea. Hori guztia Vianako Printzea erakundearen jarraibideen arabera, izan ere, Parlamentuko Zerbitzu Orokorrek horretara bideratutako espedientean zehazten dutenez, gomendatzen da lauzpabost urtean behin esku hartzea fatxadaren egoera kontrolatzeko, kalte handiagoak saihesteko eta arriskuak ekiditeko.

 

Nafarroako Parlamentuko fatxadaren azken ikuskapena 2016ko abenduan egin zen, hondatutako hareharrizko eremuak egonkortzeko, luizi txiki bat gertatu ondoren. Lan horiek egitean burututako txosten batean adierazi zen harriaren degradazioak aurrera egiten jarraituko zuela, azkarrago edo arinago, "baldintza klimatikoen arabera".

 

Zenbateko txikieneko araubide bereziari lotutako kontratua izanik (Kontratu Publikoei buruzko foru legea, 2/2018, 81. artikulua), Vianako Printzearen oniritziarekin aurrekontua eskatu zitzaien bi enpresen arteko konkurtsoa aipatutako kontratuaren alde egin zen. Ondare Historikoa Zaharberritzeko Enpresen Espainiako Elkarteko (Arespa) kide den Nafarroako konpainia bakarra da.