Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Otsailak 1

Parlamentuak ETAri desegin dadin eta Espainiako eta Frantziako justiziari lagun diezaien eskatzen dion ebazpena

Osoko Bilkuran onartua. 2018ko otsailaren 1ean

1.- Parlamentuak ETAri exigitzen dio desegin dadin eta Espainiako eta Frantziako justiziari entregatu diezaion bere jarduera terroristari buruz daukan dokumentazio guztia.

 

2.- Parlamentuak ETAko militante eta militante ohi guztiei exigitzen die Espainiako eta Frantziako justiziari laguntza eman diezaioten, desegin aitzin nahiz desegin ondoren, xeheki argitze aldera beren delitu-jarduera guzti-guztiak eta bakoitza, eta horien induzitzaileen, sustatzaile ekonomikoen, sopikunen nahiz laguntzaile intelektualen nortasuna eta erantzukizunak.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztua.

 

1. puntua UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi da.

2. puntua UPN, Geroa Bai, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin onetsi da.