Parlamentuak ez du lortu Barrionuevo ministro ohiaren adierazpenak gaitzesteko adierazpen politikorik adostea
- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen dituen José Barrionuevo ministro ohiaren adierazpenak, estatu-terrorismoa justifikatzen dutenak. PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
Navarra Sumak horren alde bozkatu du. EH Bildu abstenitu egin da.
Adierazpen instituzionalerako proposamen baztertuak honako hau zioen:
“1.- Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen ditu José Barrionuevo ministro ohiaren adierazpenak, estatu-terrorismoa justifikatzen dutenak.
2.- Nafarroako Parlamentuak, berriz ere, indarkeriak guztiak gaitzesten ditu eta biktima guztiei elkartasuna adierazten die”.
- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen duen José Barrionuevo ministro ohiak estatu-indarkeriaren alde adierazten duen babes esplizitua. EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du. Navarra Sumak eta PSNk aurka bozkatu dute.
Adierazpen instituzionalerako proposamen baztertuak honako hau zioen:
“1- Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen du José Barrionuevo ministro ohiak estatu-indarkeriaren alde adierazten duen babes esplizitua.
2.- Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen du elkarrizketan harro erakusten duen zigorgabetasuna.
3. - Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten die estatu-indarkeriaren biktima guztiei, indarkeria guztien biktima guztiei ere helarazten diena”.