Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Irailak 25

Parlamentuak ez du onetsi Jose Antonio Urrutikoetxeak "No me llame Ternera" dokumentalean esandakoa errefusatzeko adierazpen instituzionala

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzionalerako proposamen bat errefusatu du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi eta arbuiatu egiten baititu ETAko "Josu Ternera" terroristaren baieztapen guztiak, zeinekin bere burua zuritu eta talde terroristaren terrorismoa justifikatu nahi baituUPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN, PSN, PPN eta Vox-ek aldeko botoa eman dute; EH Bildu abstenitu egin da. Geroa Bai eta Contigo Zurekin-ek ez dute jarrerarik azaldu.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak ETAko "Josu Ternera" terroristaren baieztapen guztiak gaitzesten eta arbuiatzen ditu, zeinekin bere burua zuritu eta talde terroristaren terrorismoa justifikatu nahi baitu.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak ETAren terrorismoaren biktimekiko bere laguntasun eta solidaritate guztia adierazten du, eta haientzako oroimena, duintasuna, justizia eta egia ditu eskatzen.

 

3. Nafarroako Parlamentuak bere laguntasun osoa adierazten die Estatuko Segurtasun Indar eta Kidego guztiei, bai eta autonomia-erkidegoetako nahiz udalerrietako polizia-kidego guztiei ere, ETA talde terroristarekin bukatzeko egin duten lanagatik.