Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Martxoak 12

Parlamentuak gaixotasun arraroei aurre jarduketa integraleko plan bat eskatu du

Gobernua premiatzen da sei hilabeteko epean gaixotasun arraro hauen edo antzekoen eragina leuntzera bideratuta dauden laguntza ekonomikoen eta fiskalen azterlan bat egitera

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “jarduketa integraleko plan bat taxutu dezan eta Gaixo kronikoei eta Patologia Anitzeko Gaixoei Arreta Integratua Emateko Nafarroako Estrategiaren sartu dezan, halako moduz non gaixotasun arraroak dituzten gaixoen osasun-beharrei arreta osoa ematea aurreikusiko den, hautemate goiztiarra, arretarako zirkuituak, kasuen kudeaketa eta nazio mailako zentro eta erreferentzia-unitateetara bidaltzea jasoko dituen”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “azterlan bat egin dezan sei hilabeteko epean, gaixotasun arraro horien inpaktu ekonomikoa arintzeko xedez Foru Komunitatean taxutu daitezkeen balizko laguntza ekonomiko eta fiskalei buruzkoa, bai eta horien kuantifikazioari buruzkoa ere”.

Era berean, hirugarren idatz-zati batean, Espainiako Gobernua premiatzen da “kanpaina bat antola dezan urtero, gaixotasun arraroen nazioarteko egunarekin bat –otsailaren 28an-, Foru Komunitate osoko herritarrek errealitate horri buruz duten sentsibilizazioa areagotzeko”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai, PPN, Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek eta atxiki gabekoek bultzatu duten ebazpenak ukitutako pertsonen eta familien eskariei gutxika erantzuteko konpromisoa aipatzen duten eta, zentzu horretan, jarduketa integralerako plan bat eskatzen du, hautemate goiztiarra eta tratamendu egokia izatea erraztuko duena, bai eta baliabide eta laguntzei dagokienez ere, izaera ekonomikoak dutenak barne.

Ildo horretan, proposatu dutenen ustez azken xedea “gaixotasunak berezkoak dituen zailtasunei bestelako zailtasun batzuk, hezkuntza-arlokoak, lan-arlokoak eta, batez ere, ekonomikoak, gehitzea saihesteko” neurriak hartzea da.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 32. zk., 2015-02-27koa)