Noiz argitaratua Ostirala, 2012.eko Martxoak 23

Parlamentuak Giza Eskubide eta Herritartasunerako Hezkuntza arloa eta ikasgaia kentzearen aurka dagoela adierazten duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi du gaur, SN, Nabai, Bildu (5) eta I-Ek haren alde emandako botoekin, UPN eta PPNk haren kontra emandako botoekin eta Bildu-ren bi abstentziorekin, Ganberak “Giza Eskubide eta Herritartasunerako Hezkuntza arloa eta ikasgaia Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako curriculumetik kentzearen aurka dagoela, eta Gobernu zentralari manten dezala eskatzen diola” adierazten duen ebazpena.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du zeinetan, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “Giza Eskubide eta Herritartasunerako Hezkuntza arloa eta ikasgaia Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako curriculumean mantentzearen aldeko defentsa aktiboa egin dezan Gobernu zentralaren aurrean”.

Zioen azalpenean, I-Ek bultzatuko ebazpenaren arabera, Hezkuntza ministroak aipatutakoaren aurka, zeinaren ustez “eduki eztabaidatu eta ideologiazko doktrinatzeko edukiak” direla-eta ‘Herritar-hezkuntza eta hezkuntza konstituzionala’ izenekoaz ordezkatu beharko litzatekeen, ‘Giza Eskubide eta Herritartasunerako Hezkuntza’ herritar-prestakuntza eta prestakuntza demokratiko bat bideratzeko berariaz baliagarria da.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 15. zk., 2012-02-10ekoa)