Noiz argitaratua Osteguna, 2014.eko Urtarrilak 9

Parlamentuak Gobernua familiei babesa emateko ekintzak eta ekitaldiak susta ditzan premiatzen du

Laguntzeko plangintza bat eskatzen da, NBEk aldarrikatutakoaren ildo berean, "belaunaldien arteko elkartasunaren eta gizarte-kohesioaren zutabe" honen eskaerei erantzuteko

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, PPNk eta I-Ek haren alde emandako botekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik haren aurka emandako botoekin eta atxiki gabekoen abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Familiaren Nazioarteko Urtearen Hogeigarren Urteurrenaren karietara, susta ditzan familiei babesa emateko ekintzak eta ekitaldiak, urteurren hori ospatzeko”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “familiari laguntzeko plan integral bat taxutu dezan, non gure gizarteko familia mota guztiak jasoko diren”. Idatz-zati hori aurrekoaren era berean SNk zuzendu du eta UPNren, SNren, PPNren eta atxiki gabekoen babesa jaso du. Bildu-k eta Aralar-Nabaik haren aurka bozkatu dute.

Aralar-Nabai eta I-E parlamentu-taldeek ordezkatze zuzenketa bat aurkeztu duten in voce, ekimenaren titular PPNk onetsi ez duena, Familiaren Nazioarteko Urtearen Hogeigarren Urteurrenaren ospakizunaren ardatz nagusiak “pobrezia desagerraraztea, enplegu osoa eta lan dezentea bilatzea” izan zitezen, “bai eta gizarteratzea eta familiak edozein motatakoak izanda ere, haiei babesa emateko politika integralak sustatzea” bilatzen zen.

Bildu-k in voce aurkeztu duen gehitze zuzenketak “PPren eta UPNren gobernuek egindako murrizketa sozialeko politikek Nafarroako eta Estatuko familien bizi kalitatean izan duen eragina salatzea” proposatzen zuen. PPNk zuzenketa hori ere bazter utzi du.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen ebazpenak familiari buruzko politikak indartzera dei egiten du, “belaunaldien arteko elkartasunaren eta gizarte-kohesioaren zutabe” baitira, horrela, NBEk azpimarratzen duen era berean, “pobrezia desagerraraztearen eta enplegu osoaren” alde egingo duten elkarlanerako jarduerak proposatu, burutu eta gainbegiratuta.

Proposatu duen taldearen arabera, Nazio Batuek duten “ekimen global” honen hogeigarren urteurrena oroitzearekin batera, Nafarroako Gobernuak familiari laguntzeko plan berri bat taxutu beharko luke, izaera “transbertsal eta integralekoa”, familietan gertatzen ari diren aldaketa nabarmenei eta politika berriak jorratzeko beharrizanari erreparatuta.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 146. zk., 2013-12-13koa)