Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Martxoak 16

Parlamentuak Italiako ohorezko kontsulatuak sustatutako Italia Don Santiago Ramón y Cajalen begiradapean argazki erakusketa inauguratuko du ostiral honetan

Nafarroako Parlamentuak ostiral honetan, hilak 17, (Atalondoa, 12:001903, Italiarako bidaia - Italia Santiago Ramón y Cajalen begiradapean erakusketa inauguratuko du. Italiak Iruñean duen ohorezko kontsulatuak antolatutako zuri-beltzeko argazki-erakusketa honek Ramon y Cajalek Italiara egindako bidaia kontatzen du.

 

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria izanen da ekitaldiari hasiera emanen diona eta ondoren, Luciana Schiavarelli Italiako Errepublikak Iruñean duen ohorezko kontsulak eta Florentino Aguas Petilla de Aragoneko Udaleko alkate-lehendakariak ere parte hartuko dute.