Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Maiatzak 11
Parlamentuak minutu bateko isilunea egin du genero indarkeriaren azken biktima oroitzeko
Osoko Bilkuran onetsitako erabakiari jarraituz, Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du egoitzaren kanpoaldean
Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, igandean Sagunton (Valentzia) jazotako erailketa matxista gaitzesteko, eta minutu bateko isilunearekin biktima oroitu dute.
Bederatzi dira aurten indarkeria matxista dela eta eraildako emakumeak eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.087. biktima da honakoa.