Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Martxoak 22

Parlamentuak nazioarteko erkidegoari eskatzen dio bitartekotza egin dezan Peruko krisi politikoan giza eskubideak aplikatzen direla bermatzeko

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeak onetsi du. 2023ko martxoaren 22an 

1.- Nafarroako Parlamentuak salatu egiten du Peruko herritarrak indar armatuen errepresioa jasaten ari direla.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak nazioarteari dei egiten dio bitarteko izan dadin atxilotuen eskubideak babesten direla bermatze aldera, defendatzeko eskubidea ezin dutelako baliatu.

 

3.- Espainiako Gobernua premiatzen da diktadura horren konplize izateari utz diezaion eta, hartara, bertan behera utz dezan de facto gobernua jasotzen ari den gerra-armen eta errepresiorako materialen bidalketa, zeinak bere desadostasuna erakuste aldera kalera ateratzen diren herritarrak erreprimitzeko baliatzen ari baitira.

 

4.- De facto gobernua premiatzen da buruzagi sindikalekiko, nekazariekiko, indigenekiko, ikasleekiko nahiz gainerako gizarte-mugimenduekiko elkarrizketa-tresnak sor ditzan.

 

5.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio baliabideak jar daitezen garapenerako lankidetzarako eta biktimei nahiz biktimen familiei laguntza humanitarioa emateko. Bai eta hemen, gure lurraldean, lan hori egiten ari diren organizazioei laguntza eman diezaien ere, masakre hori guztia salatzen dela bermatzeko.

 

6. - Eskatzen da begirale nazionalen nahiz nazioartekoen batzordeak susta daitezen, han bertan bisitak egin ditzaten, Peruk egun bizi duen egoera ezagutzeko, bai eta hauteskunde garden batzuen prozesuan lagun egitea ahalbidetu dadin ere.

 

7.- Nafarroako Parlamentuak gizarte orok merezi eta behar duen justizia soziala nahiz giza eskubideen eta balio demokratikoen defentsa eskatu ditu. Hortaz, nazioarteko justiziako instantziei, gobernuko botereei, gizarte-mugimenduei eta gizarte zibilari eskatzen diegu errepresio eta masakre honen aurka azal daitezen.

 

Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

1., 2. eta 4. puntuak aho batez onetsi dira.

 

3. puntua Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren aurkakoarekin onetsi da. 

 

5., 6., eta 7. puntuak PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi dira.