Parlamentuak osasungintza publiko, doako eta unibertsalerako eskubidearekiko konpromisoa berretsi egiten duen ebazpena, pertsona guztientzat, zein ere den horien administrazio-egoera
Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko urriaren 3an
1.- Legebiltzarrak berretsi egiten du osasungintza publiko, doako eta unibertsalerako eskubidearekiko konpromisoa pertsona guztientzat, zein ere den horien administrazio-egoera, eta eskubide hori gauzatzeko beharrezkoak diren neurriak bultzatzen jarraitzeko bere borondatea erakusten du.
2.- Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du beharrezkoak diren pausoak eman ditzan osasun-arreta unibertsalaren burokrazia arintzeko.
3.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio eragingarri egin dezan osasun-arretarako sarbidearen ustezko unibertsaltasuna, eta Osasun Sistema Nazionalerako Irispide Unibertsalari buruzko uztailaren 27ko 7/2018 Errege Lege Dekretuak dauzkan hutsuneak zuzendu ditzan.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsia.