Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Azaroak 5

Parlamentuak Osoko Bilkura monografikoa eginen du ostiral honetan,Europako funtsetan nahiz Espainiako Gobernuari proposatuko zaizkion proiektuetan Nafarroaren parte-hartzeari buruz

Eledunek 20 minutuko txanda izanen dute eta gehienez ere bost ebazpen proposamen aurkeztu ahal izango dituzte, Gobernuak, halaber, bere jarrera azaltzeko txanda izanen du

Parlamentuko osoko bilkurak Kontseilu Europarrean 2020ko uztailaren 21ean onetsitako Europako funtsetan nahiz Espainiako Gobernuari proposatuko zaizkion kasuko proiektuetan Nafarroak parte hartu ahal izateari buruzko eztabaida monografikoa eginen du ostiral honetan, urriaren 6an, EH Bildu talde parlamentarioak eskatuta.

 

Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, onetsitako arauei jarraikiz, eztabaida hasiko da Osoko Bilkura monografikoa proposatu duen EH Bildu talde parlamentarioaren eledunaren mintzaldiarekin, eta horrek, gehienez ere, hogei minutu iraunen du.

 

Jarraian, talde parlamentarioen eta foru parlamentarien elkarteen eledunek parte hartuko dute –gehienez ere, hogei minutu–, eserleku gehien dituenetik hasi eta gutxien dituenekin bukatzeko.

 

Txanda hori bukatuta, Nafarroako Gobernuaren ordezkari bat mintzatzen ahalko da, eztabaidagai diren gaien inguruko bere jarrera azaltze aldera, 20 minutuz.

 

Eztabaida bukatuta, bilkura ordu eta erdiz etenen da, eta Mahaiari erabaki proposamenak aurkezteko epe bat irekiko da. Talde parlamentario edo foru parlamentarien elkarte bakoitzak gehienez ere bost proposamen aurkeztu ahalko ditu. Eztabaidan zehar in voce zuzenketak aurkezteko aukera izanen da, baldin eta haien xedea errakuntza edo akats teknikoak, terminologiakoak edo gramatikakoak zuzentzea baldin bada.

 

Proposamenak batera defendatuko dira –gehienez ere, hamar minutu–, handitik txikira. Txanda horretan, eledunek orobat eman beharko dute beste taldeek aurkeztutako proposamenei buruzko iritzia.

 

Eztabaida bukatuta, erabaki proposamenak bozkatuko dira.