Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Azaroak 25

Parlamentuak ostiral honetan emanen dio hasiera Nafarroako Egunaren ospakizunari Nafarroako Konstituzio Historikoari buruzko jardunaldi batekin

Nafarroako Konstituzio Historikoari buruzko jardunaldia eginen da ostiral honetan Nafarroako Parlamentuan, NUPeko Investigación I-Communitas-Institute for Advances Social Research Ikerketa Institutuarekin batera antolatuta. 10 ponentzia izanen dira.

 

Nafarroako Egunaren harira ospatuko den ekitaldi-programaren barruan dago jardunaldia, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Juan Mª Sánchez-Prieto I-Communitaseko zuzendariak eta Roldán Jimeno jardunaldietako koordinatzaileak emanen diote hasiera (9:30, Erabilera Anitzeko Aretoa).

 

Goizeko saioan hurrengo hizlariek parte hartuko dute: Carlos Garriga (Euskal Herriko Unibertsitatea), Jean-Baptiste Busaall (Université de Paris), Mercedes Galán (Nafarroako Unibertsitatea). Eztabaida baten ostean, honako hauek jarraituko dute: Roldán Jimeno (NUP. I-Communitas), Mikel Lizarraga (NUP. I-Communitas) eta Carlos Rilova (EHU).

 

Arratsaldeko saioan (17:00) parte hartuko duten hizlariak dira: Amaia Álvarez (NUP), Daniel Bermejo (EHU), Juan María Sánchez-Prieto (NUP. I-Communitas) eta Juan Cruz Alli (NUP). 

 

Eztabaida baten ostean, Gregorio Monreal Iura Vasconiae Fundazioko lehendakariak Fernando Mikelarenaren Discursos y actitudes en torno a la Constitución histórica de Navarra y a la reintegración foral (1770-1983) liburua aurkeztuko du.