Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Irailak 7

Parlamentuak premiazkotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak udal guztiei ekarpen ekonomiko bat egitea, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen garbiketa eta desinfekzioa indartzeko gastuei aurre egiteko

Nafarroako Parlamentuan onetsia. 2020ko irailaren 7an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat eta premiazkotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak udal guztiei ekarpen ekonomiko bat egitea, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen garbiketa eta desinfekzioa indartzeko gastuei aurre egiteko. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumak eta EH Bilduk alde bozkatu dute; PSNk, Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurka; eta Izquierda-Ezquerra abstenitu egin da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

 “Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat eta premiazkotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak udal guztiei ekarpen ekonomiko bat egiteko konpromisoa hartzea, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen garbiketa eta desinfekzioa indartzeak eragindako gastuei behar bezala erantzuteko, Hezkuntza Departamentuak onartutako Prebentzio Protokoloan eskatzen den moduan”.